Pilates ikastaroa antolatu nahi dute Adunan

Ataria 2020ko abenduaren 10a

Izen emateak abenduaren 11n amaituko dira.

Urtarriletik ekainera bitartean pilates ikastaroa antolatuko da Adunan, horretarako taldea osatzen bada. 16 urtetik gorako herritarrentzat dago pentsatuta ikastaroa eta saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira 18:30etik 19:30era.

Herritar bakoitzak izen-emate orri bat bete beharko du (udal bulegoetan eta liburutegian eskuratu daitezke). Orria bete ondoren udal bulegoan edo liburutegian entregatu beharko dira edo postaz bidali, kultura@aduna.eus helbidera. Abenduaren 11an amaituko da epea.

Ikastaroan izena ematen dutenek ikasturte osoa ordaintzeko konpromisoa hartuko du. Hileko 20 euro ordaindu beharko dira.

Bide batez, datozen hilabeteetan koronabirusaren agerraldi berririk egongo balitz, udalak eskumena izango du ikastaroa bertan behera utzi edo egokitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!