Erohaizeak darama erlojua, organoa,
eraman ezinezko atzerapen urtean barrena.
Baina musikak hortxe dirau, temati,
denbora txukun neurtzen.
Udazken hau erloju bat da
urtebeteko atzerapenarekin,
eta haizezko organo bat ere bada,
patuaren toccata eta fuga jotzen,
hostozko teklak dituen organo bat
toccata eta fuga jotzen,
denboraren ihesa, nork jakin nora,
urtebeteko atzerapen ezin eramanezkoan.
Erohaizeak darama erlojua, organoa,
eraman ezinezko atzerapen urtean barrena.
Baina musikak hortxe dirau, temati,
denbora txukun neurtzen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?