Larunbatean jokatzekoa zen Adunako Mendi Duatloia ez da egingo

Ataria 2020ko azaroaren 4a

Iazko Adunako Mendi Duatloiaren une bat.

Larunbat honetan, azaroaren 7an, jokatzekoa zen Adunako Mendi Duatloia. Eusko Jaurlaritzatik ezarri ziren neurri berriak direla eta, bertan behera utzi dute antolatzaileek. Izan ere, federatu gabeko kirolariek parte hartu dezakete proban, eta neurri berriekin ez da posible horrelako lehiaketa bat egitea.

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren parte da Adunako proba, eta aurtengoan ere zirkuituaren azken proba izango zen. Aurreikusita zeuden ia proba denak egin dira, antolakuntzatik neurri bereziak hartuz. Alabaina, Adunakoarekin gertatu den moduan, aurretik Amasako Mendi Duatloia geratu zen bertan behera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!