OLERKIA

Gizakiaren denbora

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2020ko urriaren 3a

Odolean doan partikula kosmikoa,

nigan indar sideralen mundu betikoa,

milurtez milurte honaino heldurikoa,

aire-oinetan hondar huts nintzen garaikoa.

Egurra nintzen hurrena, sustrai larritua,

basamortu agor isilean murgildua.

Ondoren, barraskilo, non edo han galdua;

itsasoek emana dut lehen hitz ondua.



Gero giza itxura hedatu zen munduan,

gihar zein malkoz, ikur unibertsal moduan;

biraoa ere bai lur zahar eremuan;

azafraia, ezkia, kopla, otoitz batuan.



Amerikara jo nuen Gizon jaiotzera,

panpa, oihana, mendia niregan biltzera.

Zelaietatik aitona zaldiz, ni hartzera;

bestea, berriz, txirulaz ele kontatzera.



Ez ditut ikertzen gauzak uler aginean.

Ezagutzen ditut, bai, baina bizi heinean.

Hostoekin mintzatzen naiz mendien gainean,

Sustrai ezkutuen mezuak jasoz finean.



Honela nabil munduan, ez adin, ez adur,

Kosmos baten abaroan ibilian ziur.

Maite dut argi, ibai, izar, isiltze samur.

Loratzen naiz gitarrez, izan bainintzen egur.



(Atahualpa Yupanqui, itz. Juan Kruz Igerabide)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!