Ikasturte berriko ikastaroen ordutegiak jakinarazi dituzte

Ataria 2020ko irailaren 28a

Joan den astean amaitu zen ikastaroetan izena emateko epea, eta taldeak osatu eta aurreratzean izango diren ordutegiak zehaztu ditu Adunako Udalak.

2020-2021 ikasturtean hauek dira taldeak osatu ondoren aurrera atera diren ikastaroak eta izango dituzten lehen hitzorduak.

  • Euskal dantza ikastaroa, 3 eta 5 urte artekoentzat. Urritik ekainera, urriaren 6an hasita.
    • Astearteetan 17:00etatik 18:00etara.
  • Euskal dantza ikastaroa, 6 eta 10 urte artekoentzat. Urritik ekainera, urriaren 6an hasita.
    • Astearteetan 18:00etatik 19:00etara.
  • Euskal dantza ikastaroa, 11 urtetik gorakoentzat. Urritik ekainera, urriaren 6an hasita.
    • Astearteetan 19:00etatik 20:00etara.
  • Hipopresiboa, 16 urtetik gorakoentzat. Urritik abendura 11 saioa, urriaren 6an hasita.
    • Astearteetan 19:30etik 20:30era.
  • Pilates, 16 urtetik gorakoentzat. Urritik ekainera, urriaren 5ean hasita.
    • Astelehen eta asteazkenetan 09:00etatik 10:00etara.
  • Yoga, 16 urtetik gorakoentzat. Urritik ekainera, urriaren 1ean hasita.
    • Ostegunetan 19:30etik 21:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!