Koronabirusa

Abuztuaren 31n zabalduko dute Uztartza eta irailaren 6an liburutegia

Ataria 2020ko abuztuaren 29a

Uztartza jatetxea abuztuaren 31n irekiko dute berriro. Adunako udal liburutegia, berriz, irailaren 7tik aurrera zabalduko dute, 15:30etik 19:00etara.

Udalak adierazi duenez, COVID-19aren eragina txikia izaten ari da Adunan. "Horregatik eta horrela jarrai dezan, orain arte bezala herritar guztiei dei egiten diegu segurtasun neurriak mantendu ditzaten. Denon ardura da eta beti bezala, Adunako herriak eta udalak osasunarekin dugun konpromisoa berretsiko dugunaren ziurtasun osoa daukagu".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!