Koronabirusa

Aurten ez da jairik izango Adunan

Ataria 2020ko uztailaren 20a

Uztailaren 18tik aurrera eta segurtasun neurriak bermatuta izan arte, herriko jaiak eta ekintza kultural guztiak bertan behera uztea erabaki du Adunako Udalak.

Azken momentura arte egon dira gaia aztertzen. "Festa alternatibo batzuk egiteko aukera lantzen ibili gara, baina egoerak behartuta eta administrazio publiko bezala arduraz jokatzeko daukagun obligazioaz, erabaki hau hartu beharrean gaude", esan du Adunako Udalak ohar batean.

Garrantzitsuena herritarron osasuna dela eta beste edozein gairen aurretik Adunako Udalak beti lehenetsiko duela esan dute oharrean. "Era berean, ez daukagu dudarik, herritar guztiek, bizi dugun egoeraren aurrean arduraz jokatuko dutela".

Artista, talde eta abarren egoerarekin "kezkatuta" dago Adunako Udala, ondorioz, bertan behera utzi dituzten ekitaldi guztiak etorkizunean kontratatzeko konpromisoa hartu du. "Segurtasuna bermatu daitekeenean, bai kultur astean edota ikasturtean zehar, ekitaldi guzti hauek (antzerki, bertsoak, musika...) programatuko ditugu". 

Herritar guztiei gogorarazi nahi diete, COVID-19a dela eta edozein arazo, behar edo duda edukita udalak ahal duena egingo duela laguntzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!