"Txotxongilo tailer bezala hasi zen Asvinenea"

Ataria 2020ko uztailaren 18a

Anjel Andoño tolosarra hasierako proiektu hartan zegoen. Txotxongilo tailerra aurrena, ondoren, Asvinenea. Bere bigarren etxea izateaz gain, lehena ere izan zen lehen hiru urte haietan.

Amaieran hasiera gogoratzea ezta txarra izaten.

Lagun batzuen artean jarri genuen hau martxan. Txotxongilo munduan ibiltzen ginen, eta tailer bat jartzeko lokal bat nahi genuen. Hau aurkitu eta hementxe hasi ginen. Ondoren, Asvinenean bihurtu zen.

Goitik behera ezagutuko dituzu horma hauek.

Iltze bakoitza non sartuta dagoen esango nizuke oraintxe.

Eta horma hauek hitz egingo balute?

Eta nire begiek? Gauza asko ikusi ditut hemen. Gehienak onak. Horrenbeste jende ibili den lekuan beti izaten da liskar txikiren bat, baina hemengo laguntasunarekin eta elkartasunarekin geratzen naiz. Zerbait behar bazen eskatu eta hurrengo egunean hemen izaten zen.

Amaieraren albistea entzun zenuenean?

Oso zaila da horrelako gune bat laguntzarik gabe aurrera ateratzea. Baina gustura ibili gara. Pena sentitzen duzu, baina beste ziklo berri bat hasiko da, eta hori ere ederra da.

Eta zu esku bat botatzeko hor egongo zara.

Azken urte hauetan ez naiz hemen ibili, nahiz eta noizean behin etortzen nintzen. Gune berrian ere laguntza behar badute hor egongo naiz. Joan izan naizenetan beti eskatu didate hau edo hori egin behar da, eta ni prest.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!