Datorren ikasturterako ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2020ko uztailaren 3a

Herritar bakoitzak izen emateko orri bat beharko du eta bete ondoren udal bulegoetan edo liburutegian entregatu beharko du, edo kultura@aduna.eus helbidera bidali, uztailaren 3a baino lehen.

Besteak beste, antzerkia, euskal dantza, gimnastika erritmikoa, hipopresiboa, pilates eta yoga ikastaroak izango dira Adunan, 2020-2021 ikasturtean. Datozen hilabeteetan COVID-19aren agerraldiri berririk egongo balitz, udalak ikastaroak bertan behera utzi edo egokitzeko eskumena izango du.

Taldekide kopuru minimoa egongo ez balitz bertan behera gera daiteke ikastaroren bat. Dena den, ikastaroetan izena ematen duenak ikasturte osoa ordaintzeko konpromisoa hartuko du. Euskal Dantza ikastaroa hiru hilean behin kobratuko da, eta beste guztiak, hilero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!