Koronabirusa

Adunako Udalak COVID-19aren inguruko laguntzak emango ditu

Tolosaldeko Ataria 2020ko mai. 21a, 10:41

COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz sortu diren hainbat egoera arintzeko, diru laguntzak eskuratu ahal izateko urgentziazko deialdia egin du Adunako Udalak.

Hezkuntza zentroen itxieraren ondorioz, 0-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak eta eguneko zentro nahiz beste antzeko zerbitzuen itxieraren ondorioz menpekotasun egoeran dauden zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak egongo dira alde batetik. Lerro hauen barruan sa rtzen dira: 
  • COVID-19aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren edo adingabeenen eta menPekotasun egoeran dauden zaintzarako egin diren kontratazioak diruz lagunduko dira. ontratazio bakoitzak gehienez ere (bizikidetza unitate bakoitzeko bat) hilabeteko 600 euroko laguntza jasoko du, beti ere jardunaldi osoan egoten bada. Gainontzeko kasuan lanaldiaren arabera laguntza murriztuz joango da. Zaintza eremuari dagokion eta indarrean dagoen Lan Hitzarmenaren betearazpena ziurtatu beharko da. Adunan erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko.
  • COVID-19Aren ondorioz 12 urte bitarteko adingabeen edo mendekotasun egoeran dauden zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak eta antzekoek sortutako kalteak konpentsatzeko laguntzak ere emango dira. Laguntza 600 eurokoa izango da lan jardunaldi osoko murrizketa eskatu bada, beti ere hilabete bateko epea eta bizikidetza unitate bakoitzeko bakarra erreferentziatzat hartuz. Gainontzeko kasuetan eskatutako murrizketaren arabera, laguntza murriztuz joango da. Adunan erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko.

Bestalde, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoen eragina gutxitzeko laguntzak ere emango zaizkie itxita egon diren komertzio txiki nahiz ostalaritzako establezimenduei. Lerro honen barruan sartzen dira:

  • Komertzio Txikiei dagokionez: Laguntza 500 eurokoa izango da beti ere hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100 euroko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diten kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da. Komertzio txikien jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko, baita ere  establezimenduaren helbide fiskala Adunan izatea ere.
  • Ostalaritza establezimenduen itxiera dela eta, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzako diru laguntzak ere izango dira. 500 eurokoa  izango da, beti ere, hilabete bateko epea erreferentziatzat hartuz. Halaber, 100 euroko gehigarria izango dute % 100 jardunaldian daukaten langile bakoitzeko. Lanaldi partzialean aurkitzen diten kasuetan, gehigarria era proportzionalean emango da. Komertzio txikien jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa izatea ezinbesteko baldintza izango da laguntza hau jaso ahal izateko, baita establezimenduaren helbide fiskala Adunan izatea izatea ere.

Laguntza hauek hilabeteko 1.000 euroko muga izango dute eskatzaile bakoitzeko. Diru laguntzaren oinarriak eta aurkezpen eredua Adunako Udalaren web orrian eskuragarri daude. www.aduna.eus helbidean. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna ekainaren 5a izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!