Koronabirusa

Zenbait zerbitzu itxiko ditu Adunako Udalak

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Koronabirusaren krisialdiaren eraginez honako erabaki hauek hartu ditu Adunako Udalak:

- Heldu eta umeen ikastaro guztiak bertan behera uztea.
- Liburutegia, Haur Txokoa, Haurren Lokala, Gazte Lokala eta Loatzo Musika Eskola ixtea.
- Martxoaren 17an eskaini behar zuten Ahizpatasun Hariak dokumentala atzeratzea.

Erabaki hauek martxoaren 13an indarrean sartuko direla jakinarazi du Adunako Udalak eta berriz abisuren bat bidali bitartean luzatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!