Jokatu dituzte Anoeta eta Adunako kanporaketak

Ataria 2020ko urtarrilaren 16a

Hasi dituzte Euskal Herriko XII. Mus txapelketaren saioak, herriz herri. Ondoren, 2020ko otsailaren 29tik aurrera egingo dira herrialdeko kanporaketak eta Euskal Herriko finala Zigoitiako Gopegin (Araba) jokatuko da martxoaren 14an.

Adunan zortzi bikotek hartu zuten parte eta bertatik bikote bat sailkatu zen: Pello Garin eta Ion Ormazabal. Bigarren postuan, Jon Iraola eta Mikel Garin sailkatu ziren.
Ondorengo egunetan kanporaketa hauek jokatuko dira:
 

- Berastegi, urtarrilak 17 Ostirala
Lekua: Urepele elkartea
Ordua 21:00etan

- Larraul, urtarrilak 17 ostirala
Lekua: Katillu txulo elkartea
Ordua: 22:00etan

- Orendain, urtarrilak 18 Larunbata
Lekua: Herriko ostatuan
Ordua: 16:00retan

- Asteasu, Urtarrilak 18 larunbata
lekua: Aitz-Ondo elkartea
Ordua: 16:00retan

- Lizartza, urtarrilak 19 Igandea
Lekua: Ostatuan
Ordua: 16:30etan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!