Txantxa-Enea eraikineko zerbitzuen irekiera ekitaldia egingo dute

Ataria 2019ko abenduaren 13a

Adunako Udalak iragarri duenez, abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia.

Prest dago Txantxa-Enea eraikineko eremua. Hurrengo ostegunetik aurrera, funtzionamenduan egongo dira udal liburutegi berria, 60 urtetik gorakoentzako lokala eta haurren lokal berria.

Hurrengo asteetan, denda-taberna aterako du udalak lizitaziora eta aste santua baino lehen irekitzea gustatuko litzaioke udalari.

Guzti honegatik, hurrengo abenduaren 19an, ekitaldi xume batekin hasiera emango diote Txantxa-Eneako guneari. Haur eta gurasoekin ekitalditxo bat egingo da, ondoren ateak irekiko dira eta gune ezberdinak bisitatzeko aukera egongo da. Bukaeran guztientzako luntxa eta oparitxoak egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!