Eneko Gurrutxaga, Adunan irabazle eta zirkuituko txapeldun

Ataria 2019ko azaroaren 23a

Orain bi egun aita izan zen amasarra, eta emozioz ospatu du Adunako II. Mendi Duatloian garaipena. Emakumezkoetan Maria Gomez izan da irabazlea.

Eneko Gurrutxagak lehen aldiz irabazi du Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuitua: "Aduna hamargarren eta azken proba zen, eta Iñaki Isasiri puntu bakar bateko abantaila ateratzen nion hona etorri aurretik. Beraz, aurrena sartzen zenak sailkapen orokorra irabazten zuen. Aste hau berezia izan da aita izan nintzelako ostegunean; lo gutxi eginda, baina ilusio askorekin etorri naiz, eta oso gustura". Korrikako zatietan normalean gehiago galtzen duela adierazi du, baina gaurkoan hobeto aritu da: "Ondo sentitu naiz. Normalean gorde egiten dut, eta gaur gustura ari nintzenez segi egin dut. Bizikletan harrapatu egin dut gorakoan, eta asmoa izan da beherakoan abantaila atera eta gero korrikako azken zatian eustea, eta horrela izan da".

Adunako sailkapena gizonezkoetan:

1. Eneko Gurrutxaga (Amasa) 1.13.00
2. Iñaki Isasi (Aiara) 1.13.21
3. Jon Aperribai (Villabona) 1.14.52
4. Jokin Egurbide (Getaria) 1.18.41
5. Liher Etxeberria (Aduna) 1.18.49

Adunako sailkapena emakumezkoetan:

1. Maria Gomez (Fuenmayor)  1.41.24
2. Ainara Pequeño (Zumaia) 1.47.39

Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituaren sailkapena gizonezkoetan:

1. Eneko Gurrutxaga  842 p.
2. Iñaki Isasi  840 p.
3. Jon Aperribai  654 p.
4. Jokin Egurbide  558 p.
5. Liher Etxeberria  531 p.

Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituaren sailkapena emakumezkoetan:

1. Maria Gomez   900 p.
2. Jessica Hernandez  531 p.
3. Laura Perez  397 p.
4. Ainara Pequeño  351 p.
5. Mayi Mujika  90 p.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!