Gonbidatu ugari izango dituzte Adunako kultur astean

Tolosaldeko Ataria 2019ko aza. 7a, 15:30

'Gailurrean' izenburupean antolatu dute kultur astea eta adin guztietara bideratutako ekitaldiak egingo dira, astelehenean hasi eta igandera arte.

San Martin egunez abiatuko dute aurten kultur astea Adunan. Gailurretako esperientzia emango dute ezagutzera Felipe Uriarte eta Edurne Pasabanek.

Ez dira kirolari bakarrak izango ordea, asteazkenean gazteak gonbidatuko baitituzte mahai ingurura.

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak asteartean eskainiko du hitzaldia eta asteburuari begira, jai giroan murgilduko dira, musika, jan edan eta bestelakoekin. 

ADUNAKO KULTUR ASTEA 2019

Azaroak 11, astelehena

19:00.Felipe Uriarte eta Edurne Pasabanek 40/40: herri baten taupadak izeneko solasaldian parte hartuko dute Ramon Olasagastik bideratuta. Elizan izango da saioa.

Azaroak 12, asteartea

19:00. Kultura da gakoa hitzaldia emango du Juan Jose Ibarretxek, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendari eta lehendakari ohiak.

Azaroak 13, asteazkena

19:00.Nadet Agirre arraunlariak, Nahikari Garcia futbolariak eta Mikel Iturria txirrindulariak Kirolari handia izatea nuen amets eta... hitzaldian hartuko dute parte, elizan.

Azaroak 14, osteguna

19:00.Dantza filma eskainiko dute elizan. Ondoren, Juan Antonio Urbeltz eta Jexux Larrea ariko dira solasean.

Azaroak 15, ostirala

21:30.Asier Kidam Magic-ek Aroa eta mirariak magia ikuskizuna eskainiko du elizan.

Azaroak 16, larunbata

18:30.Elizan familia guztiarentzat pailazo ikuskizuna izango da, Ekain-Txou izenburupean.

20:30.Frontoian pintxo afari-merienda eta sagardo dastaketa izango da.

22:00.Nafarroako Marianitoz Blai Mex&Roll taldearekin dantzaldia frontoian.

Azaroak 17, igandea

13:30.Bizilagunak egitasmoan parte hartzen duten kanpoko eta herriko familiei harrera egingo zaie.

17:30.Joxe Mendizabal musikariarekin dantzaldia egingo dute frontoian.

18:00.Txokolate beroa eta bustitzekoak, kultur astea amaitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!