Adunara igotzeko bidegurutzea itxita egongo da ostiralean

Ataria 2019ko urriaren 24a

GI-3610 errepidea asfaltatzen ari dira egunotan eta urriaren 25ean, Hidronorreko bidegurutzea itxita egongo da, Andoaingo biribilgunetik igo beharko da Adunako herrigunera.

Eguraldiaren arabera, GI-3610 errepidean egiten ari diren lanak atzeratu egin daitezke. Giroak laguntzen badu, Hidronorreko bidegurutzea itxi egingo dute egun osoan eta ezingo da herrigunera doan errepidea erabili. GI-3022 errepidea erabili beharko da Adunara iristeko, Sorabillatik barrena, biribilgunea hartu eta hilerritik barrena.

Errepidea ixten badute, Uztartza ondoko biribilgunean seinalizazioa jarriko dute bide hori ez erabiltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!