Zirku ikasturtea prest, Asvinenean

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko irailaren 19a

Adunako Asvinenea Arte Eszenikoen laborategiak urritik maiatzera bitarteko Zirku ikasturtea antolatu du.

Zirku tailerra ume zein helduentzat antolatu dute. Irati Gonzalez, Koldo Arakistain eta Garazi Pascual izango dira irakasleak. Umeen kasuan 40 euro ordaindu beharko da, eta gainerakoek, 60 euro. Haurren kasuan, asteazkenetan, 5-7 urte bitartekoek 17:00etatik 18:00etara izango dute saioa, eta 8 eta 13 urte bitartekoena, 18:00etatik 19:30era izango da. Helduen, kasuan, ostegunetan elkartuko dira, 18:30etik 20:30era.

Gainerako saio guztietan izena eman ahal izateko beharrezkoa izango da 16 urteak beteak izatea. Oihalekin aireko akrobaziak egiten ikasteko aukera astearteetan 18:00etatik 20:00etara izango da, eta Arkaitz Jimenez izango da gidaria. 50 euro ordaindu beharko da.

Kostu bera izango du Henrique de Sousa eta Tiago Luis Almeidak erakutsiko duten Akro dantza saioak. Ostiraletan, 18:30etik 20:30era bitartean izango da.

Beste aukeretako bat, Koldo Arakistain irakaslearen eskutik etorriko da: ohe elastikoak eta tranpolina. 60 euro ordaindu beharko da, eta ostegunetan eskainiko du. Pilates Irati Gonzalezek emango du asteazkenetan eta ostiraletan, 10:30etik 11:30era, 40 euro ordainduta. Eta azkenik, malgutasuna eta kontortsioa Ane Mirenak emango du, astearteetan, 18:30ean hasi eta 20:30ak bitarte.

Izena emateko 606 226 486 telefono zenbakira deitu edo asvinenea@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!