Adunako festak ere gaur amaituko dira. Baina egun handia da gaurkoa: kuadrillen eguna. Oria txarangak kaleak alaitu ostean, kuadrillen bazkaria egin dute eta frontoia bete egin da. Gainera, festa hauek oroitzapenak gordetzeko, oilaskoarekin argazkia atera nahi izan duenik ere egon da.
Festak iluntzera arte jarraituko du. Ikusi hemen egitarau osoa.