Adunako jaiak 2019

Danbor hotsek alaitu dute Aduna

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 17a

Lehenengo aldiz egin dute Adunako Danborrada eta 45 parte hartzaile inguru izan ditu.

Festetan ohikoena tradizioari eustea bada ere, Adunan badute berrikuntzetarako tarterik ere. Aurtengo nagusia danborrada izan da. Bart gauean, 45 herritar atera dira kalera danborrak eta barrilak astintzera. 23:00etarako herriko plazan zuten hitzordua jarrita, eta herrian zehar buelta bat egin ondoren, bertan amaitu zuten ibilbidea. Gainera, ibilbidean Uztantza eta Aburuza sagardotegietan geldialdi bat egiteko tartea ere hartu zuten eta herritarrek animoen faltarik ere ez zuten izan.

Hemendik aurrera ere izango da festarako aukera Adunan. Ikusi hemen egitarau osoa.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!