Adunako jaiak 2019

Dantzan eta bertsotan igaro dute arratsaldea Adunan

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 16a

Tio Teronen semeak taldeak emanaldia eskaini du eta bertso saioa ere egin dute.

Adunako festek ez dute etenik. Atzo izan zen Ama Birjin eguna, eta arratsaldean ez zuten aspertzeko unerik izan. 18:30ean Tio Teronen semeak taldeak dantza emanaldia eskaini zuen eta Adunako plaza jendez bete zen haiek ikusteko. Behin hura bukatuta, bertsolarien txanda iritsi zen. Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Unai Mendizabal aritu ziren kantari.

Adunan izango da zertaz gozatua igandera arte. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!