Aurreko asteburuan egin zituzten lehenengo ekitaldiak Adunako jaien barruan. Besteak beste, txekor jatea egin zuten igandean. Andra Mari egunaren bezperan, txupinazoa bota ondoren, pintxoak eta barrikotea banatu dira plazan eta herri afaria izan da frontoian. Gaua borobiltzeko, Izer eta Alabierrek jarri dute musika.
Igandera bitartean, jai egitarau oparoa prestatu du Adunako festa batzordeak.