Adunako jaiak 2019

Arrakastaz ospatu dute I. Caldereria Aburuza pala txapelketa

Ataria 2019ko abuztuaren 13a

Abuztuaren 10ean jokatu zen I. Caldereria Aburuza pala txapelketa. Hauek izan ziren irabazleak.

 

Alebin mailan, Aiara Agirrezabala eta Maddi Saizar berastegiarrak geratu ziren txapeldun, eta txapeldunorde berriz, Lorea Luluaga eta Ainhoa Ugartemendia altzotarrak.

Infantil mailan berriz, Adunako taldetik Irati Tejeria eta Alaitz Navarro atera ziren txapeldun, eta Irati Aranburu eta Naroa Behobide asteasuarrak azpi-txapeldun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!