Adunako jaiak 2019

Danborradaren entsegua Adunan

Ataria 2019ko abuztuaren 13a

Ostiralean, abuztuaren 16an aterako da Adunako I. Herri Danborrada 23:00 inguruan.

Orain arte deskantsu eguna zenean, danborrada egingo dute adunarrek. Festa batzordean sortu zen proposamena eta aurten probatzea erabaki dute. Donostiatik ekarri dituzte danborrak eta barrilak eta herriko bi emakume ariko dira zuzendari.

Dagoeneko, txaranga eta guzti egin dute entsegua. Ostiralean, abuztuak 16, danbor jotzaileek afaria egingo dute elkarrekin eta gero alaituko dituzte herriko kaleak.

Hona hemen Adunako aurtengo jaietako egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!