Ama Birjin jaiak ari dira ospatzen Adunan eta txekorra jateko eguna da gaurkoa. Horretarako, bazkaria eduki dute eguerdian herriko frontoian, eta dozenaka lagun bildu dira. Bazkaldu aurretik, krosa, sagardo dastaketa eta landare lehiaketa ere egin dituzte.
Behin txekorra janda, arratsaldea ere festan igaroko dute. Ikusi hemen egitarau osoa.