Adunako jaiak 2019

Gaur, frontisa festaleku

Ataria 2019ko abuztuaren 10a

Adunako jaiak gaur hasi dira, eta hiru hitzorduetako biren lekuko izango da pilotalekua; estreinakoz jokatu dute aurten I. Caldereria Aburuza pala txapelketa

Etorriko dira txekor jate, ama birjin, oilasko biltze eta kuadrillen eguna, baina, hitzordu garrantzitsuenen atarikoak dastatzen ere jakin egin behar da, eta Adunan horretan dihardute gaur. Goizean goiz buruarinen tailerrarekin hasi dituzte festak, eta eguerdiak lehenengoz hartu du haur eta gazteen Caldereria pala txapelketako finala, herriko pilotalekuan.

Alebin eta infantilen norgehiagokaren artean, herriko benjaminek partida jokatu dute. Zalantzarik ez da, gaur frontisa izango dutela festaleku, izan ere, arratsaldean XVI. trans-Ernio piloa txapelketa jokatuko dute leku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!