Adunako jaiak 2019

Herriko jaietarako kontuan hartzeko oharrak zabaldu dituzte

Ataria 2019ko abuztuaren 6a

Bi zatitan ospatuko dituzte aurten Adunako festak, asteburu honetan, larunbata eta igandean lehen partea eta abuztuaren 14tik 18ra bigarrena.

Adunako Udalak hainbat ohar zabaldu ditu herriko jaien harira:

Abuztuaren 10etik aurrera, eta jaiek irauten duten bitartean, herriko leiho eta balkoiak ikurriñarekin apaintzea eskatu du udalak. Bide batez, igandean, abuztuaren 11n ospatuko den landare lehiaketa dela eta, landareak 12:00etarako plazara eramateko eskatu dute antolatzaileek.

Festak irauten duen bitartean, hainbat bazkari eta afari egingo dira eta izen emateko aukera dago egunotan. Abuztuaren 14an, esate baterako, herri afaria izango da frontoian eta txartela erosteko azken eguna, abuztuaren 8a izango da, Uztartza jatetxean. Umeek abuztuaren 17an Txulobin egingo duten bazkarirako txartelak ere bertan egongo dira eskuragai abuztuaren 11ra arte.

Eta amaitzeko, abuztuaren 17an, 60 urtetik gorakoen bazkaria Uztartzan izango dela jakinarazi du udalak eta oilasko biltzaileena, berriz, sagardotegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!