Adunarrek elkartasuna

Ataria 2019ko uztailaren 9a

Adunan elkartasun ekimena antolatu zuten ostiralean, 11/13 makroepaiketan auzipetuta dauden guztiei, eta bereziki, eskualdekoei elkartasuna adierazteko.

Jesus Mari Aldunberri Kudu elduaindarra eta Ion Mintegiaga Minde ibartarra daude auzipetuta makroepaiketan. Mindek epaiketaren nondik norakoak eman zituen Adunan eta elkartasun argazkia atera zuten ondoren. Segidan, Ander Goikoetxea eta Haritz Mujikarekin bertso afaria egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!