Aiora Zubillaga irabazle, Euro Basque Primus marrazki lehiaketan

Ataria 2019ko ekainaren 19a

Herenegun egin zen sari banaketa ekitaldia eta Adunako Herri Eskolako 6. mailako ikasleak lortu zuen lehen saria, 'Gure esku dagoen Europa' lanarekin.

 

EuroBasquek, europar nortasuna sustatzeko lana indartuz, 2007an Francisco Javier de Landaburu Primus Saria sortzea erabaki zuen. Ekimen horren helburua da belaunaldi gazteenengan "ilusioa" piztea, "Europar Batasunaren berri izan dezaten eta ezagutu dezaten 500 milioi lagunek partekatzen duten proiektu hori". Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta elkartasunerako proiektu zirraragarria da Europa".

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak laguntzen du ekimena eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte. Lehen saria, Adunako Aiora Zubillagak lortu du, Gure esku dagoen Europa lanarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!