2019/06/09 09:30
Adunako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak herrian dagoen aniztasun biologikoa ezagutzeko mendi-irteera. Abiapuntua: Herriko plaza.
Arropa eta oinetako erosoak, ura eta prismatikoak eramatea gomendatzen da. Gehienez 30 laguneko taldea osatuko dute. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, ekainaren 7ko 12:00ak baino lehen, udala@aduna.eus helbidera idatziz edo 943 69 25 71 telefonora deituz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?