Saio praktikoa egingo dute Adunan

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 3a, 11:13

Ekainaren 5ean, 18:30ean egingo dute kultur aretoan eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Izen emateak, ekainaren 3a baino lehen egin beharko dira udala@aduna.eus helbidean edo 628 532 303 telefonoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamenduak, Adunako Udalarekin eta Tolosaldea Garatzen agentziarekin elkarlanean, eta Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako doako tailerra antolatu du.

"Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko" izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutza eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean. Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:

1- Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.

2- Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!