Eskuz esku morez margotu dute Aduna

Ataria 2019ko martxoaren 30a

Goiz alaia izan dute Adunan. Martxoaren 8ari begirako egitarauak oraindik bizirik jarraitzen du, eta batukada tailerrarekin hasi dute goiza.

Jarraian, herri sarreran, mural bat pintatu dute herritarren artean. Bi lelo ditu muralak eta lehiaketa bidez izan dira aukeratuak. Esku ugarik ere bete dute mural borobilaren buelta osoa. Batukadaren erritmora ibili dira, batera eta bestera, eta bazkal aurreko ekitaldiei bukaera emateko, herri argazkia atera dute. Gustura agertu dira herritarrak ekimenarekin, eta baita parte hartzearekin ere.

Guztiek batera bazkaldu dute frontoian. Esan behar da, oraindik ez direla bukatu ekitaldiak, eta hurrengo larunbatean, apirilak 6, autodefentsa feminista tailerra egingo dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!