21. Korrika - 2019

Korrika eguna egingo dute apirilaren 7an Adunan

Ataria 2019ko martxoaren 22a

Egun osoko egitaraua prestatu dute, goizean goiz hasita.

Apirilak 7, igandea

12:00. III. Pintxo lehiaketa plazan. Pintxo eta sagardo dastaketa izango dira ondoren. Parte hartzaileek 12:00etara aurkeztu beharko dituzte txapelketarako pintxoak. Bost pintxo berdin, bakoitzak.

13:45. Korrikaren aldeko argazkia aterako da.

14:00. Triki-Sagardotegia egingo dute. Zabala sagardotegira kalejiran joango dira eta ondoren erromeria izango da. Bazkarirako txartelak Uztartza aterpetxean hartu daitezke, martxoaren 24ra arte. Helduek 27 euroan eta 14 urtetik beherakoek 10 euroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!