Ainhoa Lakuntza adunarra, Emakume Master Cup-eko finalean

Ataria 2019ko martxoaren 11

Ainhoa Lakuntza eta Maria Granado

Promozio mailako finalerdiak larunbatean jokatu ziren Legazpin. Finala, igande honetan jokatuko da Zumarragan.

Gipuzkoarren arteko finala izango da hurrengo igandean Zumarragako Belokin jokatuko den Laboral Kutxa Emakume Master Cup lehiaketaren promozio mailakoa. Larunbatean, Legazpin jokatu ziren finalerdietan Maria Granado-Ainhoa Lakuntza (Hernani-Aduna) eta Madalen Etxegarai-Uxue Osesek (Oñati) lortu baitzituzten Beloki pilotalekuan jokatzeko txartelak.

Sarrera ona izan zen larunbatean Urbeltz pilotalekuan. Partida onak ikusteko aukera izan zuten, gainera. Lehen finalerdian, Ane Mendiburu eta Laia Salsamendi uhartearrek osatutako bikoteak alde polita lortu zuen hasieran, 5-0 aurreratuta, baina ez zuten errenta hori behar bezala kudeatzen jakin. Maria Granado eta Ainhoa Lakuntza lehen aldiz aritu dira txapelketa honetan baina azkar eman zioten buelta egoerari. Partidaren erdi aldera gauzak oso orekatuak egon ziren, baina hamaikana berdindu ostean, gipuzkoarrek euren joa baliatu zuten oso bestelako partida bat marrazteko. Zuzenean joan ziren Hernaniko aurrelaria eta Adunako atzelaria 18. kartoira (18-11), eta hurrengo igandean Zumarragan egoteko txartela eskuratu zuten.

Emaitzak:

Maria Granado-Ainhoa Lakuntza 18 / Ane Mendiburu-Laia Salsamendi 11

Madalen Etxegarai-Uxue Oses  18 /Ainhoa Ruiz de Infante-Nora Mendizabal 7

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!