Bazkalostean aurkeztu zuten 'Tito' dokumentala. Saharar errefuxiatuen kanpalekuetako bizimodu eta esperientziak kontatzen dituzte filmean. Adunako eskolako ikasleak, Itsaso Noval irakaslearekin batera, dokumentala ikustera joan ziren. Herrian bizi diren sahararrak eta Tolosaldeko Saharako Lagunen elkarteko kideak ere aurkezpen ekitaldian ez zuten hutsik egin.
