Kultur ekitaldiak Adunan, ostegun eta ostiralerako

Ataria 2019ko otsailaren 11

Ostegunean, Mikel Otxotorena soziologi eta On:Giz elkarteko kidearekin solasaldia egingo da, eta ostiralean, 'Tito' Saharar errefuxiatu zelaietan grabatutako dokumentala eskainiko da, 14:30ean.

"Gizonen zeregina berdintasunean" gaiaren inguruko solasaldia izango da herritar guztientzat Adunako kultur aretoan. 18:30ean hasita eta Mikel Otxotorenak gidatuta, hainbat baieztapenen inguruan gauzatuko dute mahai-ingurua: "Berdintasunean arazoaren parte gara, eta konponbidearena; Gizonoi kosta egiten zaigu ikustea, egunerokotasunean, gizon izategatik zein pribilegio ditugun; Gizarte berdinzale eraikuntza helburu baldin badugu, gizonen eta emakumeen ardura izan behar du, eta ez bakarrik emakumeena".

Ostiralean, berriz, 14:30ean, Saharar errefuxiatu zelaietan grabatutako Tito dokumentala eskainiko dute. Yago Mateo dokumentalaren zuzendaria ariko da dokumentalaren ondorengo solasaldian hizketan eta Itsaso Noval Adunako eskolako irakaslea ere ariko da hizketan, Saharar herritarrek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatutako ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!