Alexander Ordeñana eta Zuriñe Frutos azkarrenak Adunako helmugan

Ataria 2018ko azaroaren 24a

Euskal Heriko Mendi Duatloi Zirkuituaren 10. lasterketa ea azkena izan da aurtengoari dagokionez. Lehen aldiz burutu dute Adunan eta parte hartzaileek 3,4 kilometro egin dituzte korrika, ondoren mendi bizikletaz 14 kilometroko ibilbidea egin dute mendian, eta azkenik, berriro korrika zirkuituari itzuli bat eman behar izan diote.

70 parte hartzailetik gora izan dira gaurko lasterketan eta Adunako plazan jarritako helmugan hauexek izan dira lehenak sartzen: 

Gizonezkoak:

1. Alexander Ordeñana
2. Alain Santamaria
3. Eneko Gurrutxaga (Amasa)

Emakumezkoak:

1. Zuriñe Frutos
2. Maddi Mujika
3. Ainara Pequeño

Bikoteak:

1. Ibai Makazaga eta Eneko Gonzalez
2. Asier Aburuza eta Enaitz Roteta (Aduna - Amasa)
3. Enara Oronoz eta Erlantz Uriarte

Adunarrek parte hartze handia izan dute Mendi Duatloiaren antolaketan eta sari banaketaren ondoren triki poteoa izan da eta Aburuza sagardotegian egingo dute gero afaria. Afalostean gainera, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko sariak banatzeko ekitaldia egingo dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!