Landarbaso abesbatzak emanaldia eskainiko du urriaren 26an Adunan

Ataria 2018ko urriaren 11

Adunako elizan, 20:30ean eskainiko du emanaldia eta 50. Tolosako Abesbatza Lehiaketan aurkeztuko duten lanaren entzunaldi irekia izango da.

Nazioarteko 14 sari ditu Landarbaso abesbatzak eta dagoeneko 500dik gora emanaldi eskaini ditu. 11 diskotan parte hartu du eta ekoizpen lanetan ari da. Urteko taldearen produkzioa 30 kontzertutik gorakoa da.

30 konpositore ezberdin baino gehiagoren 70etik gora erabateko estreinaldi egin ditu eta parte hartu du Europako hamar herrialdetan baino gehiagotan, baita beste bi kontinenteetan ere, Amerikan (AEB) eta Asian (Txina eta Japonian).

Formakuntza, sentsibilizazio, gizarteratze eta lankidetza solidario lanek urtero 2.000tik gora pertsonei eragiten diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!