Aburuza Sagardotegia, bigarren Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian

Ataria 2018ko urriaren 1a

Argazkiak: Sagardoa Route

Andoaingo Gaztañaga Sagardotegiak irabazi du Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia. Adunako Aburuza izan da bigarren eta Astigarragako Irigoien-Herrero Sagardotegia hirugarren.

Euskal Herriko 41 sagardotegik eta 228 epaimahaikidek hartu dute parte IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian. Finalaren aurretik, lau finalaurreko jokatu dira, Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnieta, eta horietako bakoitzeko lehen biak finalera sailkatu dira, eta gainontzeko bederatziak, puntuazioz.

Finalista horien artean hiru Tolosaldekoak ziren: Adunako Aburuza eta Zabala, eta Tolosako Eguzkitza. Hain zuzen, Zabalak puntuazio onena eskuratu zuten Beasainen; Eguzkitza izan zen Oñatiko bigarren finalerdiko onena, eta finalean puntuaziorik onena eskuratu du Aburuzak.

Larunbateko finalean, puntuaziorik onena Andoaingo Gaztañaga Sagardotegiak eskuratu zuten, Adunako Aburuza izan zen bigarren eta Astigarragako Irigoien-Herrero sagardotegia hirugarren.

Lehen hiru sailkatuek Hazi Fundazioaren eskutik jaso dituzte Eusko Label eta kalitatezko zigilua duten produktuen sorta bana, baita Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen oroigarria eta Usurbilgo Udalak ekitaldi honetarako bereziki landu dituen hiru oroigarriak, Uxoa Zumetak egindako Joxe Luix Zumetaren lanen serigrafiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!