Igerabidek irabazi du Espainiako Haur Literaturako saria

Ataria 2018ko irailaren 27a

Igerabide Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian.

Adunako Juan Kruz Igerabide idazleak irabazi du Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria Abezedario Titirijario (Letren Txotxongiloa) lanarengatik.

Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak jakinarazi du Juan Kruz Igerabide saritu duela Abezedario Titirijario lana dela eta. Epaimahaiak adunarrak liburuan erabilitako hizkuntza poetikoa nabarmendu du, euskal ahozko tradizioaz gain, umore absurdoa bikain erabiltzen duela aipatuz.

Abezedario Titirijario (DenonArtean) euskaraz argitaratu zuen, baina katalanez, galegoz eta gaztelaniaz ere badago. Espainiako Sarian 2017ko argitalpenak saritzen dituzte eta egileak 20.000 euro jasoko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!