Auto ilarak N-1ean, kamioi bat gurutzatuta geratu ondoren Aduna parean

Ataria 2018ko abuztuaren 29a

Istripua 17:40ak aldera gertatu da, N-1 errepideko 444 kilometroan, Gasteizerako norabidean, Iruñera doan A-15 errepidea hartzeko irteeraren ondoren.

Kamioia gurutzatuta geratu da eta bi errailak moztuta geratu dira. Ez da zauriturik izan. Erregaia isuri du kamioiak, eta suhiltzaileek joan behar izan dute kamioia mugitu aurretik beharrezko neurriak hartzera. Auto ilara luzeak sortu ditu bai N-1ean Lasarte aldera eta A-15ean Hernaniraino. 20:20ak aldera ezkerreko erraila ireki dute, baina oraindik auto ilarak mantentzen dira. Gau guztian eskuineko erraila itxita egongo dela azaldu du Ertzaintzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!