Adunako Amabirjin Jaiak 2018

Lagunartean igarotzeko eguna

Irati Saizar Artola 2018ko abuztuaren 12a

Kuadrilla eguna ari dira ospatzen Adunan. Bazkaritik hasi, eta egun guztia dute aurretik festan ibiltzeko. 

Urte guztian zehar armairuan gordeta egon ondoren, gaur atera eta jantzi dute adunarrek kuadrillako kamiseta edota blusa. Frontoi guztia bete dute lagunartean bazkaltzeko, eta indarrak hartu dituzte arratsaldean egingo dituzten jokoetarako. Egunari musika alaia jartzen Elutxa txaranga dabil.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!