Adunako Amabirjin Jaiak 2018

Txekor jate jendetsua, frontoian

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko abuztuaren 5a

Urtero bezala, festen aurreko igandean, txekor jatea egin dute Adunako frontoian. Bertara, herritar ugari gerturatu da, eta guztien artean dastatu ahal izan dute txekorra.

Itxura ederra zuten behin eta berriz zerbitzatzen zituzten platerkadek. Bertakoek ere zaporetsua zegoela adierazi dute. Herritarrak zein kanpotik joandakoak bildu dira Adunako frontoian. Guztira, ehun bat pertsona izango ziren. Hala ere, egun guztian zehar egiten ari den beroa, janarentzako baino edariarentzako egokiagoa da. Horretarako, sagardoa ura nahiz ardoa ere ez ziren falta.

Gaurko festa giroak, arratsaldean nahiz iluntzean jarraituko du, toka txapelketarekin eta Ingo al deu? taldea¡ko musikarien saioarekin. Gainera, gauean txekorra berriz jateko aukera izango da, Andoaingo musika taldearen eskutik, dantzaldi saio berri batez gozatu aurretik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!