Adunako Amabirjin Jaiak 2018

Raul Margallo eta Karen Ortiz, azkarrenak Adunan

Josu Artutxa Dorronsoro

Adunako Andre Mari festak datorren larunbatean hasiko diren arren, ekitaldi ugari ospatzen ari dira asteburu honetan. Horien artean, gaur goizeko herri krosa. Bertan, Raul Margallo lasartearra eta Karen Ortiz donostiarra izan dira garaileak.

Guztira ehun parte hartzailetik gora izan ditu aurtengo Adunako krosak. Haurren eta gaztetxoen ondoren, juniorren eta helduen txanda iritsi da. Helduen kasuan, lau kilometro eta erdi inguruko ibilbidea osatu behar izan dute. Helmugara heldu den lehen adunarra, Axier Aburuza izan da.

Kategoria bakoitzean, podiumeko lehen hiru postuetan sailkatu direnek jaso dute saria, eta zozketa desberdinak ere egin dira ondoren. Guztiek, baina, izerdiz gainezka amaitu dute lasterketa, egiten zuen bero sargoriaren ondorioz. Hala ere, jarraian, zintzurra busti ahal izan dute sagardo dastaketan, guztiak frontoian txekorra jateko bildu aurretik.

Gizonezkoak:
1. Raul Margallo (Lasarte).
2. Javi Perez (Irun)
3. Aritz Garin (Villabona).

Emakumezkok:
1. Karen Ortiz (Loiola).
2. Ana Ruiperez (Irun).
3. Mertxe Casas.

Erlazionatuak

Adunako jaiak 2018: egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2018 abu 03 Aduna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!