Adunako Amabirjin Jaiak 2018

Pala topaketa, arratsaldeko finalen gosegarri gisa

Ataria 2018ko abuztuaren 4a

Ikasturtean zehar palan jokatzen ikasiz aritu diren gazte adunarrek topaketa egin dute herriko pilotalekuan, Txulobi Pilota Elkarteak antolatuta.

Arratsaldean, ordea, jolasean aritzeari eta lehia izango da nagusi Adunako frontoian. Trans-Ernio esku pilota txapelketako lau mailatako finalak jokatuko dituzte 17:00etatik aurrera, binaka.

Benjaminetan:
Gaztañaga/Beroz (Gazteleku-Andoain)
Oñate/Otaegi (Beharzana-Billabona)

Alebinetan:
Iturriotz/Murua (Intxurre-Altzo)
Lizarazu/Etxeberria (EPLE-Orereta)

Infantillak:
Irribarria/Gartzia (LAPKE-Lazkao)
Amundarain/Iztueta (Tolosa)

Kadeteak:
Sein/Aburuza (Oiartzun)
Egiguren/Labaka (Illunpe-Azpeitia)

Aurretik, 16:30ak aldera, pala desafioa izango da bailarako txapeldunen artean. Alaitz eta Aiora, eskolarteko txapelketako txapeldunak, Irati eta Jone Aiztondoko txapeldunen aurka arituk odira.

Eguerdian, 60 urtetik gorako herritarrak bazkaltzeko elkartu dira:

 

A post shared by Adunako Udala (@adunako_udala) on Aug 4, 2018 at 5:38am PDT

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!