Garia biltzeko auzolana egin dute Adunan

Jon Miranda Labaien 2018ko uzt. 24a, 10:41

Gaintza ondoko gari soroan 30 herritar baino gehiago bildu dira, gari bilketan aritzeko. Prozesuari azaroan emango diote amaiera, kultur astearen barruan egin duten azoka berezian, ogia dastatzeko aukera izango da eta prozesu guztia jasoz grabatu duten ikus-entzunezko lana erakutsiko dute.

Iazko azaroan, kultur astearen barruan, azaroaren 18an erein zuten garia Gaintza ondoko gari soroan. Atzo, segaz eta igitaiarekin moztu ondoren lastolak edo gari sortak egin zituzten lastoarekin. Sorta horiekin metatxorroak egin eta harriaren kontra jo zuten garia.

Haur, gazte eta helduak bildu ziren atzoko auzolanera eta behin jotako garia bildu ondoren, abendatorarekin garia garbitu eta errotara eraman zuten. Irin horrekin ogia egin eta dastatzeko aukera izango da, besteak beste, azaroaren egingo duten azoka berezian.

Iazko azaroan abiatu zuten prozesua bideoz jaso dute eta ikus-entzunezko bat prestatuko dute udazkenean Adunan egingo duten kultur astean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!