Pintxo pote berezia Adunako Uztartzan

Ataria 2018ko uztailaren 12a

Uztailaren 20an, ostirala, 19:30etik 20:30era izango da pintxo pote berezia, Uztartza aterpetxeak eta Adunako Udalak elkarrekin antolatuta.

Uztartzako logelak eta dutxak berritu dituzte aurten eta aterpetxeari bultzada berri bat eman nahi diote Adunako udaletik. Beraz, pintxo-pote bereziarekin, eta beraz, lehen pisuan kokatuta dagoen aterpetxea bisitatzeko aukera egongo da uztailaren 20an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!