Festetan egin nahi duten herri-crossfit desafioaren inguruko bilera

Ataria 2018ko uztailaren 12a

Abuztuaren 14an goizez egin nahi dute desafioa eta horri buruz hitz egiteko bilera izango da asteartean, uztailak 17, 18:30ean Adunako kultur aretoan.

Crossfit eta herri kiroletako jokoak oinarritzat hartuz egingo dute desafioa. Horretarako, kanpoko pertsona batzuen proposamenarekin, jokoak eta ibilbidea adostuko dira, batik bat. Beraz, Uztartzan jarrita dauden zerrendetan izena eman dezakete parte hartu nahi dutenek.

Guzti horri buruz hitz egiteko bilera izango da asteartean, 18:30etik aurrera, Adunako kultur aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!