Adunako Herri Azokaren inguruko batzarra eta auzolana

Ataria 2018ko uztailaren 9a

Azaroaren 11n egin asmo den azokaren antolaketaz hitz egiteko bilera bat antolatu dute Adunan. Lan banaketaz, jantziez hitz egingo dute. Uztailaren 10ean izango da, asteartea, 19:00etan kultur aretoan.

Uztailaren 21ean, larunbata, 16:00etan, Gaintza ondoko gari soroan, auzolana egingo dute, gariaren uzta jasotzeko.

Ogiaren prozesu guztia jasotzen duen filma ari dira grabatzen eta irudiak jasoko dituzte larunbatean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!