Arte eszenikoen topagunea egingo dute Asvinenean

Ataria 2018ko maiatzaren 24a

Ekainaren 11tik 17ra gauzatuko da eta tailerrak, inprobisazio gaua, kabareta, eta musika afrikar kontzertua izango dira besteak beste, amaierako zirku ikuskizunarekin batera.

Programa zabala eta askotarikoa prestatu dute topaketa honetarako, diziplina ezberdinak ezagutarazteko helburuarekin. Publiko orokorrari zabaldutako programa izatea nahi lukete Asviveneneako ordezkariek, profesional zein zaletu, orokorrean arte eszenikoetan interesa duen orori. Aurten lehenengoz antolatu duten topaketa, "datorren urteetarako abiapuntua izatea" dute helburu, proiektu beraren etorkizuna "bermatze aldera".

Asvinenea espazio artistiko moduan ezagutaraztea eta bestetik, bertan mugitzen diren arte agerpen guztiei bultzadatxo bat ematea da asmoa. Inguruko zein urrunagoko jendearengan interesa piztu eta bertan zirkua, dantza edota antzerkia garatzeko aukera zabaltzea da antolatzaileen nahia. Gipuzkoan eta Euskal Herrian zein atzerrian lan egiten duten artistak elkarren artean ezagutu eta esperientziak partekatzeko guena izatea nahi dute, irakasle-ikasle artean jakintza elkartrukea erraztuko duen irakaskuntza espazioa eta inguruko herritarren artean egon daitezkeen etorkizuneko artistei bideak zabaltzeko erreferente bilakatzea.

Zirkua, acrodanse, hula-hop, klown, akrobazia, dantza afrikarra, kablea, soka, eta binakako trapezioaren inguruko ikastaroak izango dira eta horien inguruko informazio zabalagoa lortzeko edo izen emateko, 606 226 486 telefonora hots egin daiteke edo mezua idatzi asvinenea@gmail.com helbidera. Besteak beste, Pau Portabella, Asvin Lopez Etxarri, Garazi Pascual Esnaola, Toni Gutierrez Casado, Salvo Cappello, Raquel Imaz Quijera, Uxue Pascual Esnaola, Koldo Arakistain Irazusta, Irati Gonzales Jaimerena, Maider Yabar eta Odei Astibia arituko dira saioak eskaintzen.

Gainera, ekainaren 14an, inprobisazioa gaua egingo dute eta hurrengo egunean, ekainaren 15ean, Kbareta eta afrikar gaua Kawadenai afrikar taldearen eskutik. Egonaldia eta topaketa, zirku ikuskizun batekin amaituko dute ekainaren 17an.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!