Aimar Irigoien garaile Gorostidi Harria Txapelketan

Irati Saizar Artola 2018ko apirilaren 22a

Zazpi harri-jasotzaile aritu dira Adunako frontoian Iñaki Gorostidik jarritako harriak jasotzen. Aurten ere, Aimar Irigoienek egin du denborarik onena, eta txapela janztea lortu du. 

Denbora gutxienean, nork bost harri bina aldiz bizkarrera jaso. Horixe zen gaurko erronka nagusia Adunan. Iñaki Gorostidi adunarrak bere harri-jasotzaile garaian erabili zituen harriekin egin behar izan dute lan. Zazpi lagun aritu dira, eta aurten ere, iaz bezala, Irigoienek lortu du txapela. 

Horrez gain, urtero jartzen du Gorostidik erronka bat: 15 kiloko harria esku bakarrarekin jasotzea. Berak bere garaian  kilo zituenean jaso zuena. 500 euro zeuden jokoan, baina, aurten ere ez da inor ausartu.

Honela geratu da sailkapena:

  1. Aimar irigoien 1'48''
  2. Jokin Eizmendi 3'00''
  3. Aimar Galarraga 3'42''
  4. Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.a' 4'04''
  5. Xabier Aranburu 'Guzta' 4'14''
  6. Iban Ugartemendia 4'17'
  7. Xabier Peña 4'36''

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!